Mar 27 09

Mirandek orain 50 urte idatzi zuen Haur besoetakoa

Honela idatzi zion Jon Mirandek Txomin Peilleni 1959ko otsailean: “Aipatu nizun ipuina bukatuxerik dut –garbitan ipintzen ari naiz orain–, eta hamar bat egunen bururako eginik duket. Luze samarra da, eta gaia oso berezia: maitasun kondaira bat, 30 urteko gizon baten eta 11 urteko neska baten elkar maitatzea kontatzen duena; hots, euskarazko Lolita bat (nahiz ez dudan zoritxarrez Nabokoven lanegina irakurri ahal izan)”. Peilleni aurrena eta gero Mitxelenari (Eganen argitaratzeko) bidali zien, eta ondoren Andima Ibinagabeitiari martxoaren 16an, adieraziz: “Zuk beharbada Amerika horietan publikatzeko bide bat atzeman zenezake?”. Haur besoetakoa ez zen plazaratu, harik eta 1970ean Gabriel Arestiren sarrera batekin Kriselu-Lur argitaletxeak kaleratu zuen arte. Orotariko iruzkinak egin izan dira nobelari buruz; adibidez, Joseba Sarrionandiaren artikulu luze bat Maiatz aldizkarian 1983an; berriena Itxaro Bordak 2004an Hegats aldizkarian.

2 aipamen

  1. Literatur Emailuak » Haur besoetakoa Bilbon:

    […] Bilbo Zaharra Forumak Jon Miranderen Haur besoetakoa nobelari buruzko jardunaldiak antolatu ditu, Euskaltzaindiaren Plaza Barriko egoitzan. Ekainaren 3an (osteguna) 19:00etan Katixa Agirre, Josune Muñoz eta Laura Mintegi mintzatuko dira; ekainaren 10ean Pablo Joxe Aristorena eta Txomin Peillen; eta ekainaren 15ean Bernardo Atxaga. Jardunaldiari amaiera emateko, ekainaren 16an (asteazkena) 400 inguru irakurlek Haur besoetakoa nobela etenik gabe ozen irakurriko dute Arriaga antzokian, goizeko 8:00etan hasi eta 20:00ak bitartean. Kategoriak: ekitaldiak. WordPress bitartez weberatua. […]

  2. Literatur Emailuak » Txomin Peillen Haur besoetakoa nobelari buruz:

    […] Txomin Peillen Haur besoetakoa nobelari buruz window.document.getElementById(‘post-1830’).parentNode.className += ‘ adhesive_post’;Pablo Joxe Aristorena eta Txomin Peillen Haur besoetakoa nobelaz mintzatuko dira ekainaren 10ean (osteguna) 19:00etan Bilbon, Euskaltzaindiaren Plaza Barriko egoitzan. Kategoriak: agenda. WordPress bitartez weberatua. […]

Agenda

Efemerideak

Kritikak