Urt 19 09

Edgar Allan Poe jaio zen
duela 200 urte

Edgar Allan Poe Bostonen jaio zen 1809ko urtarrilaren 19an, orain dela 200 urte. Koro Navarroren itzulpenez Kontakizunak liburua (2000, Ibaizabal) osorik eskaintzen dizugu sarean, zortzi ipuinez osatua. Horietako bat, Amontillado upela, Jon Mirandek (1952an) eta Oskillasok (1963an) euskaratua zuten, biak Egan aldizkarian argitaratuak. Izan ere, Mirandek gogoko zuen idazleetarik zen Allan Poe, eta Euzko Gogoa aldizkarian emanak zituen lehenago Belea poema (1950ean) eta Ixiltze ipuina (1951n), azken hau urte batzuk geroago Ixiltasun izenburuarekin Santi Urrutiak ere itzulia (1984, Ttu-ttua).

Poeren beste lan batzuk euskaraz:

  • Karta ostua. Itzul: R. Bozas Urrutia (1968, Egan)
  • Joaleak. Itzul: Jon Beiztegi (1969, Olerti)
  • Zanteri sonetoa. Itzul: Mikel Antza (1982, Susa)
  • Ligeia / Izu ipuinak. Itzul: Migel Anjel Unanua (1987, Elkar)
  • Botila batean aurkitutako eskuizkribua eta beste ipuin batzuk Itzul: Koro Navarro (1989, Txertoa)
  • Urre-zomorroa. Itzul: Txiliku (1990, Elkar)
  • Misteriozko ipuinak 1-2. Itzul: Iñaki Mendiguren (1991, Elkar)
  • Gutun ebatsia. Itzul: Juan Mari Mendizabal (1996, Erein)
  • Rue Morgueko hilketak. Itzul: Iñaki Mendiguren (1997, Elkar)
  • Bihotz zelataria eta Katu beltza. Itzul: Ana Arakistain (2001, Desclée de Brouwer)

Agenda

Efemerideak

Kritikak