Api 17 17

Paco Soutoren oroimenez

Poeta izan zen, eta antzerkigile, eta zinegotzi Malpicako Udalean, kultura suspertzaile beti… Ez zen geldirik egotekoa Paco Souto. Performanceak egiten zituen, konformismoan etsitzen ez zuen langilea zen. Irratsaio bat ere bazuen literaturaz Radio Roncudon, Costa da Morteko irrati libre bakarrean. “Deskolokatzen nauen literatura behar dut”, zioen. Azken urteetan Galizian ezagutu diren egitasmo berritzaileenen hastapenetan egon zen, Edicións do Dragón (eskuz idatzitako testu fotokopiatuak paper berziklatuan) eta Letras de Cal (kooperatiba autogestionatu bat, batez ere poeta gazteen lehenbiziko obrak argitaratzea zuena xede). Chus Pato, Olga Novo, Marta Dacosta, Maria do Cebreiro, Estevo Creus, Lupe Gomez, Rafa Villar, Emma Couceiro eta abarren belaunaldikoa, gordina da idazkeran Souto, xehetik larrira eta larritik xehera dabilen ahots bat. Lanperna biltzaile ogibidez, lanean ari zela hil zen, olatuak haitzen kontra jota 2017ko martxoaren 30ean.  Haren oroimenez, hamabi poema eskaintzen ditugu.

Agenda

Efemerideak

Kritikak