Urr 15 07

Western Basque Festival 1959

Nevadako Reno ondoko Sparks-en egin zen aurreneko Western Basque Festival, 1959ko ekainaren 6 eta 7an. AEBetako euskaldunek ordu arte burututako ospakizun handiena izan zen, 5.000-6.000 lagunekoa. Lau urte lehenago, 1955ean, Dick Graves eta Flora Agirre senar-emazteek Nugget kasinoa sortu zuten Sparksen, eta otu zitzaien jaialdi handi bat egitea hantxe bertan. Zazpi lagun elkartu zituzten kasinoan: Peter Echeverria senatari demokrata, Robert Laxalt idazlea eta bere anaia John, Peter Supera, John Micheo, Martin Esain, John Ascuaga… eta dena antolatzen hasi ziren. Jaialdi hartako lekukoak elkarrizketatuz, agiriak eta kazetak batuz, kontakizun bizi batera ekarri ditu orain Miel A. Elustondok. Western Basque Festival 1959 kronika liburua osorik eskaintzen dizugu –liburuaren aurkezpena urriaren 17an (asteazkena) 12:00etan izango da Donostiako Elkar megadendan–.

Agenda

Efemerideak

Kritikak