Uzt 24 20

14 poema Paco Urondorenak

Duela lau urte, ekainaren 17an, jarri genituen online Paco Urondoren hainbat poema, Argentinako Armadak hil zuela 40 urte bete zirenean. Ekintzaile politikoa, esan genuen “oroz gain” idazlea zela: Argentinako poesigintzaren berritzaileetako bat, kazetaritza, antzerkia eta poesia landu zituen, 46 urte zituela hil zuten arte. 2019 amaierako Maiatz aldizkarian, 69. zenbakian, haren 14 poema euskaratu ditu Josu Jimenez Maiak, orain hemen eskaintzen dizkizuegunak.

Uzt 17 20

Lev Tolstoiren Bulkarenak

Yasnaia Polianako eskolako haurrentzak idatzitako ipuinetako batzuk dira Bulkarenak izenarekin jarri ditugunak. Bulka izeneko zakurra protagonista dituztenetako batzuk, Lev Tolstoik 1871 eta 1875 bitartean idatziak. Haurrentzako ipuinak, baina Tolstoiren idazkeraren txinparta dutenak. Idatz&Mintz aldizkariaren 68. zenbakirako Xabier Bovedak euskaratuak, hemen eskaintzen dizkizuegu.

Uzt 11 20

Freedom Nyamubayaren zortzi poema

Bost urte uztailaren 5ean Freedom Nyamubaya hil zela. Iraultzailea, dantzaria, nekazaria, ekintzaile feminista eta poeta. Zimbabweko askatasun gerran komandante, lan politikoan engaiatu zen independentzia ostean ere. Bi poemarioren egile, On the Road Again (1985) liberazio osteko poemategitik zortzi ale euskaratu ditugu. Hemen dituzu irakurgai.

Agenda

Efemerideak

Kritikak