IRAKURTZERA ETORRI DA

        (1924)

 

Irakurtzera etorri da. Bizpahiru liburu

daude zabalik; historia —eta poesiazkoak.

Baina nekez irakurri du hamar minutuz

eta utzi egin ditu. Sofan

dago erdi lotan. Liburuena da osorik—

baina hogeitahiru urte dauzka eta oso da ederra;

eta gaur, bazkalostean, amodioa da igaro

beraren haragi ideialetik, beraren ezpainetatik.

Beraren haragatik edertasun hutsa dena,

irrits gartsua iragan da;

ahalke irrigarririk gabe plazerraren moldeagank.

 

 

© K.P. Kavafis
© itzulpenarena: Andolin Eguzkitza / Olga Omatos

 


www.susa-literatura.eus