DENBORAK ALDATU BAINO LEHENAGO

        (1924)

 

Hagitz ziren tristatu    beren banapenean.

Ez zuten beraiek gura;    zirkunstantziak izan ziren.

Bizikeraren beharrek    eragin zuten batek

alde egin zezan hurrun —    New Yorka edo Kanadara.

Beraien amodioa hain segur    ez zen lehenagokoa bera;

urriturik zegoen    erakargarritasuna mailaz maila,

urriturik zegoen    amodioarenganako erakargarritasuna oso.

Baina elkarrrengandik banatu    ez zuten beraiek gura.

Zirkunstantziak izan ziren —    edo beharbada artista

gertatu zen Asturua    orain banatzen zituela,

beraien sendimendua itzali baino lehenago,    Denborak aldatu baino lehenago;

bata bestearentzat    izanen da betiko iraunen balu bezala

hogeitalau urteko    mutil ziratsak.

 

 

© K.P. Kavafis
© itzulpenarena: Andolin Eguzkitza / Olga Omatos

 


www.susa-literatura.eus