EKARRI DIZKIOT ARTEARI

        (1921)

 

Jezarrita nago eta amets egiten dut.        Desirak eta zentzazioak

ekarri dizkiot Arteari —      ozta ozta erdikusirikoak,

aurpegi edo hazpegiak;      amodio betegabekoen

gomuta doi doi seguruak.    Eman diezaiodan berari neure burua.

Edertasunaren Forma    zirriborratzen badaki;

ia hauteman gabe    bizitzea betez,

zarrastak elkartuz,    egunak elkartuz.

 

 

© K.P. Kavafis
© itzulpenarena: Andolin Eguzkitza / Olga Omatos

 


www.susa-literatura.eus