BEREN HASTAPENA

        (1921)

 

Beraien plazer debekatuaren betetzea

gertatu da ja. Lastairatik jaiki dira,

eta presaka dira janzten berba egin gabe.

Bakarka ateratzen dira, ezkutuka etxetik; eta pitin

bat artega ibiltzen diren bitartean kaletik, susmotan

ematen dute beraiengan zerbaitek salatzen duela

zelako ohantzetan etzan diren apur bat lehenago.

 

Eta halaz ere nola den aberastu artistaren bizitzea.

Bihar, etzi, edo urteak emanda lerroak idatziko dira

sendo, berton ukan zutenak beren hastapena.

 

 

© K.P. Kavafis
© itzulpenarena: Andolin Eguzkitza / Olga Omatos

 


www.susa-literatura.eus