IRAUTEARREN

        (1921)

 

Goizeko ordu batak izan behar zukeen,

edo ordu bat t'erdiak.

 

          Tabernako txoko batean;

zurezko banapenaren ostean.

Gu biokandik aparte denda hutsik zegoen guzuz.

Petrolio-lanpara batek ozta ozta argiztatzen zuen.

Lo egiten zuen, atearen ondoan, gaueko lanaldiko zerbitzariak.

 

Inork ez gintuzkeen ikusiko. Baina harrezkero

hainbeste genuen elkar kilikatu,

ezen kasu egiteko ere ezgauza bihurtu ginela.

Jantziak erdi zabaldu ziren —ez ziren asko,

Uztaileko hil jainkozkoak zizpiltzen baitzuen.

 

Haragiaren plazerra

erdi zabalduriko jantzien artean;

haragi-biluztasun iheskorra —zeinaren begitazinoak

hogeita sei urte eman baititu; eta orain etorri da

olerki honetan irautearren.

 

 

© K.P. Kavafis
© itzulpenarena: Andolin Eguzkitza / Olga Omatos

 


www.susa-literatura.eus