ONDOKO MAHAIA

        (19l8)

 

Nekez dauzkake hogeita bi urte.

Eta hala ere seguru nago urte horiek

lehenago kasik, gorputz hori bera gozatu nuena.

 

Ez da ezelan ere irritsaren eldarnioa.

Oraintsu sartu naiz kasinoan;

ez dut astirik ukan asko edateko.

Gorputz bera gozatu dut.

 

Eta ez badut gomutatzen non —ene ahanztura batek ez du ezer esan gura.

 

Horra hor, orain, ondoko mahaian jezarri delarik,

egiten duen keinu batbedera ezagutzen dut —eta jantzien azpian

biluzik, lohadar maitatuak berriro dakuskit.

 

 

© K.P. Kavafis
© itzulpenarena: Andolin Eguzkitza / Olga Omatos

 


www.susa-literatura.eus