ETXEAREN AZPIAN

        (1918)

 

Atzo, erdialdetik hurrun den auzune batetan zehar

nenbilen bitartean, etxearen azpitik pasa nuen

oso gazte oraino joaten ohi nintzenekoa.

Bertan ene gorputza harturik zeukan Erosek

bere kemen ederraren bidez.

 

                                  Eta atzo,

kale zaharretik igaro nintzenean,

behingoan ederreztatu ziren amodioaren xarmaz

dendak, espaloiak, harriak

eta hormak, ete balkoiak, eta leihoak;

ez zegoen han deus itsusirik.

 

Eta zutik nengoen bitartean, eta atea begiratzen,

eta zutik nengoela, eta etxearen azpian iluntzen zenean,

neure izate guziak ematen zidan atzera

plazerrezko zirrara gordea.

 

 

© K.P. Kavafis
© itzulpenarena: Andolin Eguzkitza / Olga Omatos

 


www.susa-literatura.eus