ULERTZAPENA

        (1918)

 

Ene gaztaroaren urteak, ene plazerbizitzea —

zein argitasunez dakusadan orain beraien zentzua.

 

Zeintzuk garbai hutsalak, zein alfer...

 

Baina ez nuen orduan zentzua ikusten.

 

Ene gaztaroaren bizitze nabarmenean

eratu egiten ziren ene olerkigintzaren asmoak,

zirriborratu ene artearen hesparruak.

 

Horregatixe ez ziren nire damuak inoiz tinko izaten.

Eta burubideek neure buruaren menperatzeko, aldatzeko

gehienez ere aste bi zirauten.

 

 

© K.P. Kavafis
© itzulpenarena: Andolin Eguzkitza / Olga Omatos

 


www.susa-literatura.eus