GRISAK

        (1917)

 

Opalo erdi gris bat begiratuz

begi gris eder bi gomutatu ditut

ikusi nituenak; orain hogei urte edo dateke...

 

.........................

 

Hilabetez maitatu genuen elkar.

Gero alde egin zuen, Esmirnara nik uste,

bertan lan egitera, eta gehiago ez genuen elkar ikusi.

 

Ezaindu egin dirateke —bizi baldin bada— begi grisak;

alferrikaldu egin dateke aurpegi ederra.

 

Oi ene Oroimena, gorde itzazu ziren bezala.

Eta, ene amodio hartarik ahal duzuna, Oroimena,

ahal duzuna atzera ekardazu gau honetan.

 

 

© K.P. Kavafis
© itzulpenarena: Andolin Eguzkitza / Olga Omatos

 


www.susa-literatura.eus