ILUNTZEAN

        (1917)

 

Edozelan ere ez zuketen luze iraun.

Urteetako esperientziak erakusten dit. Baina haatik apur bat ustekabean

heldu egin zen asturua eta geldierazi zituen.

Laburra izan zen bizitze ederra.

Baina zein ahaltsu izan ziren lurrunak,

zein ohantze itzelezkoan etzan ginen,

zein plazerri eman genizkion geure gorputzak.

 

Plazerraren egunetako oihartzun bat,

egunetako oihartzun bat enegana etorri da,

gu bion gaztaroa zen lamaren zerbait;

eskuez gutun bat hartu dut ostera ere,

eta behin eta berriro egon naiz irakurtzen argia falta izan den arte.

 

Eta atera egin naiz balkoira kadentasunez —

atera naiz neure gogoetak aldatzera, gutienez begiratuz

apur bat hiri estimatua,

apur bat kale eta denden zaratotsa.

 

 

© K.P. Kavafis
© itzulpenarena: Andolin Eguzkitza / Olga Omatos

 


www.susa-literatura.eus