OSROENEKO HIRI BATETAN

        (1917)

 

Tabernako aharratik ekarri ziguten zaurituta

Rhemon laguna, atzo gauerdiaren inguruan.

Leihoetatik, zabal zabal utzi genituenak,

beraren gorputz ederra ohantzean argitzen zuen hilargiak.

Denerik gara berton: siriarrak, greziarrak, armeniarrak, medoak.

Halakoa da Rhemon ere. Haatik, atzo, argiztatzen zuenean

beraren aurpegi maitekorra hilargiak,

gure adimenak alde egin zuen Kharmides platonikoarengana.

 

        * Mesopotamiako erreinu batetako hiria, Edesan zeukana hiriburua II (K.a.) eta III (K.o.) mendeen artean. Pertsonaia seguru asko asmatua da. Azkenengo lerroak Platonen Karmides aipatzen du. Izen bereko elkarrizketan, Sokratesek Karmides gazte ateniarraren edertasun hobezina erabiltzen du jakituria definitzeko gaizkia eta ongiaren ezagutza bezala.

 

 

© K.P. Kavafis
© itzulpenarena: Andolin Eguzkitza / Olga Omatos

 


www.susa-literatura.eus