GAU BATEZ

        (1915)

 

Gela pobrea zen eta arrunt,

taberna susmagarriaren gainean ezkutatua.

Leihotik etxartea ikusten zen,

satsu eta meharra. Behetik

langile zenbaiten ahotsak heltzen ziren

kartetan zeudenak eta olgatzen zirenak.

 

Eta bertan, ohe merke eta apalean

amodioaren gorputza ukan nuen, ezpainak ukan nituen,

mozkorraren ezpain zentzual eta arrosak—

halako mozkorraren ezpain arrosak, ezen oraindik ere

idazten dudan bitartean, hainbeste urteren ondoren!,

neure etxe bakartian, ostera ere naizela horditzen.

 

 

© K.P. Kavafis
© itzulpenarena: Andolin Eguzkitza / Olga Omatos

 


www.susa-literatura.eus