ZIN EGITEN DU

        (1915)

 

Noizean behin zin egiten du bizitze hobea hasiko duela.

Baina gana heltzen denean bere diren aieruekin,

bere tratu eta bere agintzariekin,

baina gaua heltzen denean bere den kemenarekin,

antsiatzen eta bilatzen duen gorputzaren

atsegin fatal berberara, galdurik etortzen da atzera.

 

 

© K.P. Kavafis
© itzulpenarena: Andolin Eguzkitza / Olga Omatos

 


www.susa-literatura.eus