URRUN

        (1914)

 

Gurako nuke gomuta hori kondatu...

Baina hain itzalia dago jada... ezereza bezala da geratzen dena —

oso urrun datzalako, ene mutiltzaroaren lehen urteetan.

 

Azala jasminez egina bezala...

Agorrileko hura —Agorrila al zen?— gau hura...

Nekez oroitzen ditut begiak ja; urdinak ziren, nik uste...

Oi, bai, urdin kolorekoak; halako zafiro-urdinak.

 

 

© K.P. Kavafis
© itzulpenarena: Andolin Eguzkitza / Olga Omatos

 


www.susa-literatura.eus