AHAL DUZUN GEHIEN

        (1913)

 

Eta ezin badezazu egin zeure bizitzea nahi duzun bezala,

honetan behintzat saia zaitez

ahal duzun gehien: ez ezazu merke sal

munduarekiko harreman luzean,

hanitz mugimendu eta berbalditan.

 

Ez ezazu merke sal eroatearen eroateaz,

herrestan hartzeaz sarritan, eta jasanerazteaz

harremanen eta elkarketen

eguneroko zozokeria,

arrotz haserragarriaren antzekoa bilakatzen den arte.

 

 

© K.P. Kavafis
© itzulpenarena: Andolin Eguzkitza / Olga Omatos

 


www.susa-literatura.eus