OSO BAKANKA

        (1913)

 

Gizon zahar bat da. Ahitu eta makurtua,

urteek eta abusuek flakatua,

astiro ibilki igarotzen da etxartetik.

Eta hala ere etxean sartzen denean ezkutatzera

bere murrizte eta zahartasuna, gogoeta du egiten

eraginaz, oraino ere daukana gazteriaren gainean.

 

Mutil gazteek orain beraren lerroak berak errezitatzen dituzte.

Haien begi bizietan gaindi beraren begitazinoak igarotzen dira.

Beraien garun osasantsu, zentzuala,

haragi mardo eta sendoa,

beraren edertasunaren adierazpenez hunkitu egiten dira.

 

 

© K.P. Kavafis
© itzulpenarena: Andolin Eguzkitza / Olga Omatos

 


www.susa-literatura.eus