ITZUL

        (1912)

 

Itzul hadi sarritan eta har nazak,

zentzazio maitatua, itzul hadi eta har nazak —

itzarri egiten denean gorpuzkeraren oroimena,

eta desira zaharra igarotzen denean berriz ere odoletik;

ezpainak eta azala gogoratzen direnean,

eta senditu egiten eskuek,

ostera ukituko balute bezala.

 

Itzul hadi eta har nazak gauez,

ezpainak eta azala gogoratzen direnean...

 

 

© K.P. Kavafis
© itzulpenarena: Andolin Eguzkitza / Olga Omatos

 


www.susa-literatura.eus