DESIRAK

        (1904)

 

Gorputz ederrak bezala zaharkitu ez diren hilenak

eta hertsi dituztenak, malkoez, hilobi jori batetan,

arrosak buruan eta oinetan jazminak—

horrela ematen dute desirek igaro direnak

bete gabe; erdietsi gabe ezta

plazerrezko gau bakar bat ere, edo goiztiri leinurutsu bat.

 

 

© K.P. Kavafis
© itzulpenarena: Andolin Eguzkitza / Olga Omatos

 


www.susa-literatura.eus