AHOTSAK

        (1904)

 

Ahots ideial eta maitatuak

hil direnenak, edo eta daudenenak

guretzat galdurik hilak bezala.

Lantzean behin ametsartean mintzatzen zaizkigu;

lantzean behin pentsamenduan entzuten ditu garunak.

Eta beraien oihartzunarekin une batez datoz atzera

gure bizitzearen lehen poesiaren oihartzunak —

musika urruna bezala, gauaz, itzaltzen dena.

 

 

© K.P. Kavafis
© itzulpenarena: Andolin Eguzkitza / Olga Omatos

 


www.susa-literatura.eus