THERMOPYLAK
(1903)
Ohorea bizitzean
beren Thermopylak mugatu dituzten eta gordetzen dituztenei.
Inoiz ere betebeharrari itzuri gabe;
zuzen eta artez beren ekintza guztietan,
baina errukiz eta bihotz onaz ere;
eskuzabal aberats badira, eta
pobre direlarik ostera ere apur bar eskuzabal,
ahal duten guztia lagunduz;
beti egia erranez,
baina aiherrik gabe gezur egiten dutenentzat.
Eta ohore handiagoa dure merezi
igartzen diotenean (eta askok diote igartzen)
Ephialtes agertuko dela azkenean,
era medoek akabantzan garaituko dutela.
* Poema honetan espartarrek buruturiko ekintza heroikoari egiten dio aierupen Kavafisek (V. K.a.). Herodotok kondatzen duenez (7.213), Leonidas errege espartarrak Xerxes pertsiarraren harmadari eman zion aurre Thermopilak izeneko haizpitartean. Pertsiarra, haatik, beranduago izan arren, igaro ahal izan zen azkenez Ephialtes-en traizioari esker. Espartar guztiak bertan hil ziren. Hain zuzen, Simonides olerkariak idatziriko hilartitzak gizon haien adorea goraipatuz, aukera ematen dio Kavafis-i gizakiorren balore etikoak ohoratzeko dauzkan betebeharrak burutzen dituenarena, bere halabeharrezko amaiera hurbila ezagutu arren.
© K.P. Kavafis
© itzulpenarena: Andolin Eguzkitza / Olga Omatos