LEIHOAK

        (1903)

 

Gela ilun hauetan, egun astunak ematen

ditudanetan, alde batetik bestera ibiltzen naiz

leihoak edireteko. —Leiho bat

irekiko denean kontsolamendua izanen da—.

Ez dira baina leihoak aurkitzen, edo ezin ditzaket

kausi. Eta agian hobe aurkitzen ez badira.

Agian argia tirania berria izanen da.

Nork jakin zeintzuk gauza berriak erakutsiko dituen.

 

 

© K.P. Kavafis
© itzulpenarena: Andolin Eguzkitza / Olga Omatos

 


www.susa-literatura.eus