CHE FECE... EL GRAN RIFIUTO

        (1901)

 

Zenbait jenderentzat eguna heltzen da

Bai haundia edo Ez haundia erran

beharrekoa. Behingoan dago agerian bere barruan

Baia prest daukana, eta erratean

aurrerantza doa bere ohore eta sinestean.

Uko egin duenak ez du damu. Ostera ere galdetuko baliote,

Ez erranen luke berriro. Eta halaz ere larritu egiten du

Ez hark —zuzenak— bizi deno.

 

        * Olerki honen izenburua Danteren perpaus bat da «Divina Comedia» deritzon obran agertzen dena (Ifernua 3.60). Osoa honela da: che féce per viltade il gran rifiuto («koldarkeriaz uko haundia egin zuena»). Dantek Zelestino V. aitasaindua, izendatua izan eta laburrera utzi zuena bere postua, koldarkeriagatik kondenatzen duen pasarte honetan hartzen du oina Kavafis-ek. Greziarrak, baina, gizakiak batzutan egin behar duen erabaki heroikotzat jotzen du uko hori, eta horregatik Danteren per vitalde hitzak kentzen ditu.

 

 

© K.P. Kavafis
© itzulpenarena: Andolin Eguzkitza / Olga Omatos

 


www.susa-literatura.eus