ARGIZARIAK

        (1899)

 

Etorkizuneko egunak daude gure aurrean

argizariño biztuen lerroka bat bezala —

urrezko argizariñoak, beroak eta biziak.

 

Iragandako egunak atzean geratzen dira

kandela itzalien lerro goibela;

hurbilenek kea botatzen dute oraindinoko,

kandela hotzak, urtuak eta itxuragabetuak.

 

Ez ditut begiratu gura, tristezia ematen dit beraien itxurak,

era ilundu egiten beraien lehen argiaren oroitzeak.

Aurrera begiratzen ditut neure argizari biztuak.

 

Ez dut bira egin nahi ez ikusteko (eta zirgit egiteko)

zein bizkor lerro goibela den luzatzen,

zein bizkor argizari itzaliak gehiago diren izaten.

 

 

© K.P. Kavafis
© itzulpenarena: Andolin Eguzkitza / Olga Omatos

 


www.susa-literatura.eus