MURRUAK

        (1896)

 

Arretarik gabe, errukirik gabe, ahalkerik gabe

handi eta garai eraiki zituzten murruak ene inguru.

 

Eta esperantzarik gabe nago orain hemen.

Besterik ez dut pentsatzen: adimena irensten dit asturu honek;

 

zeren gauza asko kanpoan baineukan egiteko.

Ai, murruak eraikitzen zihardutenean, zelan ez nuen jaramonik egin.

 

Baina ez nuen inoiz entzun eraikigileen oihartzuna.

Erreparatu gabe gorde ninduten mundutik kanpo.

 

 

© K.P. Kavafis
© itzulpenarena: Andolin Eguzkitza / Olga Omatos

 


www.susa-literatura.eus