Tergalezko zine-kamara hutsa
Perrilek tergalezko fraketara patrikaratu zituen esku arrabiosoak, barruan gogorki kixkurtuz ixter leunaren kontra. Perril zinegile famosoa zen, erdi mito erdi pizti. Gaztexeago zenean prodigiotzat zeukaten baina aspaldian bere genialtasuna duda mudan jarria zegoen. Halaere, Columbia Pictures-ekin kontratu bikain bat zeukan; urtean bi milioiko soldata berak nahi zuen aina filme egiteagatik. Zineak oraindik sonidorik etzuenean bera zen zinegile bakarra postura horretarako kontrato batekin. Bi urte zeramatzan filme pornoak egiten, arrakasta handiko filmeak. Oraindik pornoarekin sensibilitatea baitzegoen eta eszena bakoitzak zuen Perrilen esku hori, realismo izugarria ezartzen zion ikutu hori. Baina jendeak etzekien sekretu bat: eszenak benetan gertatzen zirela Perrilen estudioko ohean, erlazio sexual goxoak, sado-masokistak, nazkagarriak, denak ziren Mogred eta Ashilaren artean sortuak Perrilen gidaritza krudelaren azpian.
Baina goiz hartan desesperatua zebilen Perril, telegrama bateaz jakin baitzuen Ashila ohean aurkitua izan zela sobredosis batez hila. Mogred muelle handi batzuzko silloi hautsetsu batean zegoen begiak lurretik altxa gabe, behatzik mogitu barik, esna lo egongo baitzen.
Perrilek bota zuen txaketa pardoxka estudioko ohe penatura Ashilaren gorpu tentadorearen aurrean inpotentea zela deskubritu zuela bururatu zitzaionean, gero Ashilaren jolas erotikoekin garbi azalduko zen inpotentzia.
Derrepentean, estudioko atea ireki zen gizon potoloxka bat neska gazte lirain batez azalduz markopean. Perrilek otxandu zituen ile arrotuak eta gestorik gabe behatuz gelditu zen.
Brausser naiz hasi zen potoloa zure adoretzaile sutsu bat. Betidanik gustatu zait zinema eta ez dut zure filme bat galtzen. Ene alaba Lilianak ilusio handiak dauzka zinema munduan sartzeko eta zuregana ekarri dut.
Perril serenatzen hasi zen haserako mesprezio eta gorrotoa Brausser potoloarengana. Lilianak begirada oriental batez inguraturiko nini berde-marroixka batzuez behatzen zion eskuak timidoki tripaldean iminiz.
Brausser esan zuen Perrilek. Etzaitut behar. Etorri Lilianaren bila arratsaldean.
Brausser potoloak farrea egin zion alabari, zerbait bentzutu baluren eta mila zurikeriren artean joan zen.
Perril eta Liliana aurrez aurre ziren ohe ondoan, zine-kamarak behatzen zielarik. Lilianak ezker-eskubira dantzatzen zuen burua estudioaren analisis rutinario bat eginez. Deus esan gabe, begiradaren elkar-hizketan sartu ziren Mogred lurrera behatuz ziharduen bitartean, nobedadeaz at.
Lilianaren irrifarre txikiak leundu zuen Perrilen haserre brutala eta esku orientalaz gerrialdea laztantzen hasi zitzaionean kixkurtu zen Perrilen begirada garbia, bi urtetan lehen aldiz, eszitatu egin baitzen eta deseoa sentitu, beste gorputzaren deseo geldiezin hori. Azken duda gainditu zuen gogorki besarkatu zirenean eta Lilianaren diti fin eta biguinak bularraldea rozatzen hasi zitzaizkionean. Ikutu zuen Lilianaren silueta guztia. Bere pitilinaren indarra sinesgaitza zen bi urtetako inpotentzi baten ondoren. Hitzik esan gabe erori ziren ohe gainera Lilianaren aieneak Perrilen mugimendu nerbiosoekin nahastuz. Zabaldu zituen Lilianak hankak gonak kenduz gero angulo llano bat eginarte, eta Perrilek frakak erdi jeitsi zituenean maitasuna egin zuten Mogreden indiferentziarekin.
Estanda batekin amaitu zuten pake handi batetan geldituz aurpegi izerditsuak deseoaren intensitatea neurtzen zuelarik. Minuto batzu igaro ondoren Liliana urduri jarri zen, eta Perrilen burua altxatuz esan zion, bere begien abstrakzioa susmatuz:
Perril, ez duzu itzali behar zine-kamara?
Perrilek harridura izugarri bat izan zuen eta derrepentean dena garbi ikusi zuen. Lilianaren harridura esperoz reakzio bezala, erantzun zion:
Ez dut piztu.
Lilianaren harridura handiago izan zen. Mogred lurra begiratzen ziharduen.
© Pako Aristi