Kasik Philippe bezala
Edonor identifika daiteke edonorekin.
Igande arrats astun eta bero bat zen, gorputzean eta ilusioetan ere neke pegakor bat eransten duen sargori txepel horietakoa. Kalean bizpahiru buelta emanak nituen begien pisua horma eta eskaparetetako kartel guztietan ixuriz, gustoko ditudan zenbait neskatxoen ordez, eskolako lagunska bat ikusi nuenean. Tabernako atetik erantsi zuten zinema kartel baten aurrean geunden, Hembra erótica izenekoa, itsumustuan heldu ninduen besotik, kartelerantz so jarri ninduen eta zinemara joateko keinua egin zidan ahoa mogiturik:
Goazen pelikula hauxe ikustera, ederra zirudik eta.
Ez nintzen sei hilabetetan zinema batetara sartu baina ez neukan beste ezer egiteko ez borondaterik, ez gogorik.
Aurpegi serioaz hartu genuen sarrera eta atezainak zer pentsaturen zuen pentsatu gabe, eseri ginen ahalik eta atzeen. Eskumaldean mutil gazteska bat neukan pepitak edo palomitaren batzu murtxikatuz. Rulozko adats rubioi artetik, bizar gabeko kokotx puber bat nekusan. Edozein etxetako edozein familiarekin biziko haiz, edozein eskoletan ikasiko duk eta edozein berbenetan ordituko haiz, petit garçon, eta une hontantxe eskua patrikarantz daramak.
Flash bat eta ekin zion pelikulak. Gizonezko eta emakume bat pisu lujoso batetan elkar biluzten ari ziren bitartean, artista eta pelikulagileen izen arrotsak, eta begien indar osoa, izenen gainetik, derrepente sosten azpian agertu zen titi samurrari so. Oraindik erdi gorririk, gizonezkoa, Philippe, belaunikatu zen amazonaseko Jainkosa haren aurrean, bost zentrimetotara, eta puliki, geldo, hasi zen titiak musukatzen, miatzen, mihiaz gora-behera etenak amilduz, karakol bat bezala arroskatuz, titi punten gogortasuna disfrutatuz, Madelen aho zabalik, bukaera gabeko Ah! bat suspiratuz eskuak Philippen bizkarrean eta lepondoan indar urduri batetan estutzen zituelarik. Atzamar geldiezinez biluztu dira osoki, eta ezpain aspiradoreak elkar jotzen dutenean, musuak, suspiroak, ikutuak sexoetan, lotsarik gabe, titien dardarrak, gerri bueltaren baibenak, alua biolentoki mugituz, Philippek boteak ematen ditu Madelenek barrabiletan laztantzen duenean, kexuei ezin eultzirik, atzaparrra hanka artean gora pitilineraino ekarriz eta puliki, goxoki, azala jeisten dio. Madelen belaunekoz lurrera begira jarri da. Philippe ez da txokatu aldaketa honetaz, odola azkarrago du izakera oroan. Azpitik pasatuz alua uxatzen dio mihiaz, Madalenek teinkada luze bat egiten du sabaiari behatuz, gero kiskurtzen da berriro lurrerantz. Philippe aurrera irristatuz, titi erdia estaltzen dio aho osoz, barruan mihiaz punta berotzen duelarik eta derrepente Madelenen gorpu oroa bere gainera erori da ezin jasaniko tentsioan, titi beltzaranak aurpegia inguraturik. Madelen gainean gora-behera izugarrian dabil. Bien sabel artean pitilinaren astinduen erritmoa goraka doa. Haragi maspilduak igurtziz, dena presto dago. Philippek heldu dio Madelennen gorputz tropikalari gerri irristagarrietatik eta ipini du lurrean etzanik tripaz gora, Madelenek hankak zabaltzen ditu eta alua irekitzen zaio, leuna eta bustia, tantaka, titiak biguinduta daude, Karibeko beltzez jantzirik. Philippe izerdi artean, aho zabalirik eta hankak estuturik Madalenen hanka artean jartzen da, eskuak titietan iminiz, aurrekada batetan, kolpe batez, pitilin gogorra sartzen dio alu irekian. Madalenek, lepoa gorantz luzatuz eta aurpegia kontraituz, astindu du bularra, hamabost kontrakziotan, plazenteroak, Philipperi heldu dio burutik senu haundi eta beltzaran hoien kontra. Philippek baiben handi batetan astindu du Madalen eta minutu bat baino lehen, aluko masajetxoakin eta ezpain ertzeko askuraz, kontrakzio izugarri bat, karakol erraldoi batena bezala, lehertu da mistoa alu barrenean, ia begia itxirik, titien dardarra izugarria ere, atraktiboa, eta plasta gelditu dira biak arrendituta beso zabalik gorputzen arteko izerdia hozten doan bitartean, deseoa erahilik haizerik gabeko konstelazio batetan.
Ia inkonsziente gelditu dira txorta horren ondoren, Philippek ez du ia Madalen gorpu zoragarria laztantzeko gogorik, ase da berataz, eta Madalen ere ase da Philippetaz. Apartatzen dira masa neke horiek eta beste eszena bat hasten da.
Bete ninduen tentsioaz arintzeko alboratu nuen kalabera, eta han, ondoan nuen mutikoa, eskua txarreteran sartuz pitilinari helduta mogimendu gogor batzu egiten ari zen orduantxe, ahoa zabalik zuela, ikusi nuen nola bota zuen esperma zuria fraketara. Bost minutu egon zen geldi eta painueloaz lehortu ondoren ia deskoloretuz zihoan esperma, kalera irten zen.
© Pako Aristi