ADIBIDE

 

Antziaren batean,

lugintza errotzearekin batera noski,

lanaren etekiña, alea eio aal izateak izango zuen garrantzirik.

Geroztik, nolabaiteko asmakizun arren ondorioz iraun ere,

mendeen buruan.

Leendikoen ezpalean zetorren gizonak,

ur-kamarra asmatu zuanetik gure egunetaraiño,

uraren etorriaz baliatzen ezagutu ditugu errian-errian,

da auzogune bakoitzean,

gizadiaren sabel gosetiek ase aal izateko,

lurren etekiñaz jasoriko aletza triskiltzen jardun diren

errotatxo txotil bezain arrigarriak.

Auetan bat,

oraintsuraiño lanean iraun duan ELORDI-ERROTA

onats ikuspegi.

Onen idurimen xamaingarria begi-ninietan itxatsiaz,

sentipenez mamitua daukat;

uskeritzat artu eziñeko, ta edozeiñen biotz iregian

sar daiteken sentipen oparoaz.

Garaian-garaiko intxaurrak mami-bete.

Eta gaur ere ba'du garrantzirik giza-molde asegaitz onen

betaurrerako ta batik-bat,

ondore belaunentzat adigarri gerta dadin.

Gizarte zabalaren gora-beera aldakorrak ezagutzeko beta

izan du gure belaunaldiak, eta bide batez,

aitamen detan errotatxoaren ekinguna, eta azkena ere bai,

gure barrutian genitugun, eta ondoreari ezaugera ematea

dagokigu.

Onetxengaitik arildu det neronek ikusi ta jasoaren

matasa korapiltsua. Geroaren adigarri izan dadin.

VI aldakatan banandurik doa esakizuna;

edo-ta batekoz-beste,

seirok enpor bat, soin bat, osatzen dutelarik.

Aal detaiñoan inguru-giro jatorrean borobiltzen saiatua nauzu;

—errotatxo onen inguru-lausotan, tankalaren leloan—

iralgi, oretu, ta opilduaz,

kanta-gai osoa.

 

 

 

© Martin Ugarte

 


"Jatorriaren errotik" orrialde nagusia

www.susa-literatura.eus