AZKEN-ITZ

 

Agur Aizkorri...! Ontan noakik amets lilluraz,

ta ez zer esan aztertu bear nintzalako...

Baizik, aukera geiegi orrek ito bildurraz,

idurimena loak murgildu diralako!

 

Nere begiok ikusmenikan duten bitarte,

iñoiz etzaidak iri begira aspertuko.

Anka-orpoak edo belaunak zaiñik balute,

igoko nakik kolko-mokoan jolasteko!

 

Ene bizitzan amaierako une larrian...

Nai nikak ire itzal gordean bukamena!

Beste-ezean... Emango didak emen urrean,

nere ezurrok aitu arteko atsedena...?

 

Belaunak zear, illun balezaik

gaurdaiño irripar arpegia...

(Artzain xotillen ixil-bizitza

esan nai nikak alegia.)

Zer intzake mendi-il baiño,

ene Aizkorri jostaria...?

 

Iñoiz artzantzak izan lezakek

bare-barerik bukaera...

Txillarrak gaillen larre-saillari,

sasiak oro zabalera,

ire lillura antzaldatuko,

piztien leize arabera...

 

...Olerki muiñaz geroren baten,

jantziko altzaik gaur-oroitamen,

egian urrats zaidanak...

Nere apurrok aurrez doadik,

ire goralmen, ta eure mamitik

ondu ditudan bakanak...

 

 

 

© Martin Ugarte

 


"Jatorriaren errotik" orrialde nagusia

www.susa-literatura.eus