XI

ARANTZAZU-ARTZAIN-SINISTUN-OIARRI

 

 

                I

 

                                          «Ortxe ziñan agertu

                                          mutil artzaiari,

                                          errukia artuta

                                          Euskalerriari».

 

Egoaren igurtziz eguna argitzean,

mutil-kozkor zaildua erdi-oñutsean.

Ardi biltzeko lagun zakurra atzean,

arretazko langille esan bakoitzean.

 

Arkaizti latzaz beera, banaka-biñaka,

esne-bilketarako ardiak artuta.

Mutillan orpoz-orpo, bat-beste orruka,

atzesku zakurtxoa iñoiz-bein zaunkaka...

 

Ta, bitartean etxola zaarrak,

opari maia bailitza,

Zeru-goitara arrotzen dagi

barne muieko abotsa.

 

Errai berean ez-bai urtuko,

artzain xuxenan biotza,

sentipenaren 1arioz oro,

 

«Ene Jainkoa! Ain utsa nauzu...

Mirabe soil bat Zuretzat...

Zuri eskerrak, detan zertxoa,

datorkit Zure laguntzaz.

Nere puxkatik eman nai dizut

Zuk emanaren ordaintzat,

ene artalde urri ontandik

aukera zazu bildots bat...»

 

Eskorta barrenera sartu direneko,

Joamari gogoz doit lanari eltzeko.

Leen-leengo oituretan aukera egiteko,

ainbat astun datzaio bere gain artzeko.

 

Ta ain zuzen semea, aitaren aginduz,

lan ontara jarria biotza bigunduz.

Artaldean erdira txistu ta istilluz,

aitak esan bezela, zigorra astinduz.

 

Leenbizi, irtengo dan arkume otsana,

au da Arantzazura opariz damana.

Bildots berau duin otsan Joamari xuxena...

Bildots biek batean Ama onagana...!

 

Bide attalak beera orruaz emeki,

urtez-urte opariz artzaiñak damaki...

Baso illun ixillak, lagun miñaz noski,

urruaren ioartzun erantzunaz dagi...

 

Urbi-barrendik Arantzazura,

bide etsia oianan beera,

Erromes-bide ain zuzen.

Arkaitz igesi, noiz-bein okerka,

baso itxura an-or gordeka,

soillera kako, an-emen...

 

Eman urriko ur-erne maxkar,

bide-mokora tantonka txar-txar,

lur-azalean jostari.

Murmuru soilla intzakin naasi,

artzain oiotsak auei eraski...

Loa urraka goizari...

 

Geroz arego birigarroak,

ezti-likazko txorrotxioak,

arantz-tataka itxian.

Intza ttanttoka pago-orriek,

on jasoaz garo berriek.

Denak aaur-jolas bitxian...

 

Onek, Belen-go gertamen ura,

sarrerazten dit ene burura.

Ainbat, Baltzategi-rena.

Artzain apalai ikusitzean,

mendian beera bruxa azpian,

opari-gai daroena...

 

Nor edo norkin, idazkin-edo, bidean aiko-maikoan,

ta alaz guzi, luzeegi barik Eliz-lurretan zegoan.

Besa-azpian arkumea-ta, biotza xotil kolkoan,

zeramantxoa ixil utziaz ate-zaiaren eskuan,

Amarengana urreratu zen, itxumen oso-osoan...

 

Bazter batean ain apal ezik, belaun-gorritan gizona,

Meza buruko ikuskizun da, Urbiko artzain xuxena...

Aldi berean aitortu eta, Aingeru maira aurrena,

ao-marmariz otoi itxuan Mezak dirauan den-dena.

Jainko aaltsuan opalgai bizi, bera ta berak daamana...

 

Ikustun ziren begi motelok entzumen izan balute,

ikusiaren ari-albaiñu, esatekorik banuke.

Une beran Zeru ta lurrak izana zuten txolarte.

Irudimenan bultzadak-edo, sentipen utsak nakarte,

eta agian, izpi bat baiño, ezin azaldu nezake...!

 

Ate-zaiaren agindutara

Praille-etxeko ateetan,

bazkal ordua zinzilik zenez,

biek patxadaz izketan.

Barrunbe ontan o den gisara,

etzun bazkaldu txantxetan.

Gero aria nork eman bazun

baiñan berekix kezkatan...

Amar agur egin ondoren

aixa jarri zen bideetan.

 

Esku batean urritz makilla,

bestean zinzil txapela,

gabari zion ikaraz-edo,

artu zun bedi-ezpala.

Paparra zabal, besa-gorritan,

piper-antz muxu-egala...

Illunarraren ari-xerrenda

ortzean zela-etzela,

etxol zaarrean, Urbian zegon

bidazti arin apala...!

 

 

                II

 

Maietz orpoan goiz argi batez,

antzin oiturei j arraimen,

Urbi barrengo etxoletara

praille gazte bat zetorren.

Ordu aietan izardi bitsez,

zer eginkizun zekarren?...

Artalde eta larre-sail oro,

bedeinkatuez zebillen.

 

Ori ezbalitz «gaitz txarrak indar», ontan daukate ustea,

ta poz datzaie artzain zintzoei, onespen ori artzea.

Aurretikoen orpoko danez gaztatxo baten eskea,

tan ontarako, anai bat lagun, zebillen praille gaztea.

 

Arrera onez artutzen dute tan optara datorrena,

oro maitaki sartuaraziz beren bizleku barrena.

Aldi berean ogi ta gazta, edo eskuan dutena,

zuri edo beltz izango dute, berei komeni zaiena.

 

Euren esku zan gaztak artzea onduak zeuden tokitik,

ta txatxar bana artu ere bai, mokoan zeudenetatik.

Keetan eldua zegon artzaiak, biotz zabala izanik,

aundientxo bat ematen die auek artuan gaiñetik.

 

Egoartea bit ondoren Urbi-zelaiek barrena,

Arri-urdingo sarobietan dute zankoa urrena.

Esku-erara duten ezkero, «Zatubi» gana aurrena,

itz bakarretan aita dezadan emen gertatu zaiena:

 

Odol otzean eldu zien-da,

abian jarri kezkatan...

Aizkena leenen esanaz noski

erdi totelka izketan.

Ez dakit baiñan; zekenez-edo,

aundiputz egin ustetan,

zera, iñori emate orrek

etzuen mintzen txantxetan...

 

Arantzazuko praille gazteei

ustez ziria sartuaz,

artzain eutsiak olatsu die,

gezurra egi itxuraz:

«Nituen denak saldu berri naiz,

bate barik geldituaz,

ta geroztiko bakartxo auek,

dindirriz dauzkat gatzuraz...

Ta legortutzean azalduko naiz,

aundientxo bi artuaz».

 

 

— Jesus gizona!... Zorrik ez dezu...

—zioten biek batera—

Alaz, eskertsu izango zera

gogo orrekin bazera...

Berreun inguru bagaituzu-ta,

nork janik aski bagera...

Ama on-onak emango dizu

bi bider geigoz atzera!...

 

Gaztandegia gainez omenzun, baiñan aundixkoz betea,

aiekikoa egingo zula sortu zitzaikon ustea.

Aste berean bidali zuen etxera bere semea,

illuntzerako jaso zitzala, bi txatxarrenak ordea...

 

Etxean zeuzkan txikiñen biek arturikan mutikoak,

bere amonan buru-zapian, bi korapilloz lotuak.

Ogi-laurden bai, bidean janaz, ortan zebizkin eskuak,

gaztak lepoan nola-nai ere, esku-makillan sartuak.

 

Illunarian mendiratu zen bere pardela lepoan,

aita orduko luze iritziz begi-urraka zegoan.

Buru-zapitik, nola ez jakin, aitaren moko-mokoan...

Korapilloa, askatu eta, gaztak amilka zituan!...

 

Zigor ikarak kizkurtu zion

seme gazteari zaiñak,

geixko baizekin zer zekarkion

aitari galera-miñak.

Baiñan bai zera... Bide onera

aldatu zitzaion griñak,

gaizki egiñan damu biziaz

oneratu ziren biak...

 

 

                III

 

Beiñola, Tomax Arbelarkoa,

t'ain zuzen onen andrea,

gerrietako miñaz zebiltzan

bai bat, eta bai bestea.

Uda guzian, gaur biarko ta

biar etziko utzia,

noizpait ordea zuzendu zuten

Aizkorrirako bidea.

 

Andre area goiz-goizetikan

besa-eragi aundiaz,

opil biguna zula ta bete

egun guziko jakiaz.

 

Bakaillo xerrak, arrautz-opilla,

urdai-azpiki naasiaz,

saretxo baten biltzen ziardun

oro arreta guziaz.

 

Ta biek garaiz moldatu ziren

lantxoak erdi-iñean,

jai aundirenbat bai luketean,

jantzi garbiek soiñean.

Egunerako jaki ta abar,

argizaria gerrian...

Bidenar gora andre-gizonak

orra esames bidean:

 

«Bai aldakizu Tomax, nekatu naizela?...

Moztu zazu oinkada, ezdakit bestela...

— Emen nijoa-ba ni, agure ezpala,

sei urte geiago-ta... Gaiñera pardela!

 

— Zera, igoan-igoz, erabat lerturik,

arnasa ezin artuz bareak eldu dit...

Patxadaz joanagatik badegu astirik,

atseden gaitezean apurtxo bat-benik...

 

— Txori bixkorra zaude bide luzerako!

Atzo etzenidan-ba, ea zertarako...

— Tira, zaude ixillik... Gaur illuntzerako,

odei-litsok ez ote, euria ekarriko?...

 

Exeri gaitezen-ba... Auxen goiz-giroa!

Atera zazu Tomax xaretik zatoa.

Legorrez geigo ezin damakit aoa...

Ezur-mamitaraio egariz nijoa...!

 

Senar-emazte gerri minduek,

or-emen egon-jaikian,

bide aldia ondartu dute

ortxen ordutaerdian.

Aldatz bideak menderaturik

biek Aiztxuri gaiñean,

atsedentzeko exeri dira

ta zertxo artu premian.

 

— Tomax aoa bete ar zagun aurrena,

ardo txurrut batekin etzaigu txarrena.

Nabaritzen aldezu, an Oltza barrena,

Joxen etxol-buruan norbait dagoena?

 

— Ori begia dezu, betezkel etzera.

Ikusiko zenuke txingurria bera...

— Ez aldezu ikusten? Edo, txantxaz zera?

Ara, ara, badoa... Txilladian beera...

 

— «Olatza» izateaz ez nauzu arritzen...

Galdua dun artantzu, ezbaidu topatzen.

— Eiza ez ote dator, alabeiñik geitzen?

— Okel-beleak atzo, karraskaz zebiltzen.

 

— Auek artasoroak daude goierrian...

— Nolako saillak gero... azmen ederrean?

— Ikusitzen aldezu itxas-erpiean

laiño-orratz zirdia garbitu eziean?

 

— Ifar uztai osoan dakusgu gauz bera.

Ekaiztean seiale gutxi-gora-beera.

Baldin egoan bultza indartzen ez bada,

egun batzutarako laiñapean gera!

 

— Araba zabal onek dauzkan lur-ondoak...

— Ez dirudite egal, apika sendoak...

Lagundu ezkerio aurki lan-giroak,

eskuetara zaie gari ta oloak...

 

— Badakizu Joakiña, patxadaz gaudena?

— Bost ardura digu-ba, astia degula...

— Geroago an egon berdin datzaigula,

zaiñak artzea-edo, gerta daikigula...

 

Oro luzamen irudituaz

altxatu eta abian,

senar-emazte egi-uts aiek

gibel-jario bidean.

Azalez zertxo aur ziren arren

sinismen txingar barnean,

belaun gorrian auspeztu ziren

Gurutz Santuan oiñean.

 

Argizaria piztu ondoren ate saretxoa bete,

apaltasunez otoiz zirauten auek urtu ziren arte.

Eskari beroz, osasuna-ta, eurek dakite zer beste...

Biek batean, lurrin gozorik Zerurontz bidali dute.

 

Ain egoera jaierakorraz, ortxen bi ordu luzean,

gosez iregi ere ziren-da, otordu lege abian.

Txanpon batzuek bertan utziaz, (etziran esku-utsean)

aterpetxoan iraupenako, atzamar biek betean...

 

Ermintatxotik urruti barik, mauka ta.txurrut bat-baten,

senarrak ezik andreak ere sartu ederra zeukaten.

Egunerako puxka mardula ustez jaso zuten arren...

Usteak ustel!... Izpirik gabe gelditu ziren ain zuzen!

 

Ikusgai dira Aizkorri gaindik

gure lur onen bitxiak,

errixkak parrez, or-emen moltso,

soilki basetxe txuriak.

Gorde-gordeka lireken antzo,

batekoz-beste bideak...

Biotz-begitan murgiltzen zaigu

ikusmen xotil guziak...!

 

Aita ditudan andre-gizonak,

ez dago esan bearrik,

begi-urraka egon zirela

pozari gaiña arturik.

Jeiskera noizpait, ain nekez bedik

artua zuten azkenik...

Ermintatxoan sartu-irtenaz,

Kristori agur egiñik!

 

Ez dakit joan zitzaien

gerritako miñik,

baiñan gauz onak ezdu

ondore lar txarrik...

Dakidana auxen da:

Geroztik uts barik,

amaika joan direla

artzain da besterik,

argizari kiribil

gerrian bildurik...

 

 

                IV

 

Errosario-illa sartuta

lendabiziko jaiean,

bikote berau erromes zaigu

Arantzazura bidean.

Nexka-mutiko muxu-gorri bi

aita-amekin batean,

goiz-goizetikan egun guziko

jakiaz xare-betean.

 

Oianak lotan laioz jantzirik, egoa ez-bai goietan,

egunak berez damaien pozaz, laurak aur dira benetan.

Bidean beera otoi bat-baten bakoitza bere barnetan,

Leenen agurra, agur xamurra, «Pago-ko Ama»n oiñetan

 

Zortziretako Meza Santuan, Jainko Aitari eskeintza,

ta bere maira bildu aurretik uts-egin damuz aitortza.

On-egiteen eskerrak eman, au dute leenen egintza,

t'Aman bitartez Jaunari otoi, ondorerako laguntza.

 

Meza soil batek ez nunbait ase, oro itxaroz baitira,

ezker-eskuma aldaretxotan argiak piztu begira.

Ordu bi luze belaun gorritan, sabel ustuek girgira...

Aoa bete artu ondoren berriro Meza aundira...

 

Onen ondoren otordu amets, ordua bada-ezbada,

sabelak gur-gur izaki noski, sasoia ere bazan-da.

Toki gorde bat aukera zuten lurra exerleku zala,

Eliz-lurretik arria bete, pago itxien itzala...

 

Bazkari soilla baiñan berexi egun ontakotz jarria,

auleriz zegon sendi apalak bazuen nai ain jakia.

Zapi batera garbi jasoaz geiegi zaien guzia,

Arantzazuren oroimen ezik, onen reliki bailira...

 

Janaz esames egon ondoren, aldi berean patxadaz,

«Kurtze-pixura» urren zankoa, emen Kredoak esanaz.

Gaitz txarrik-edo sor ezdatzaien, zertxo limosna emanaz...

Ontan, nexkaren ateraldiak, ler-azi die algaraz:

 

— Ekatzu txanpon bi ama.

Esku bietara bana...

Ea egi dan edo txantxetan

niri «Garitsu»k esana...

Gari onek esku-gaia,

aixa itxustuaz dama.

 

Berak zidanez, lenbizi,

zaintsuen zein den ikusi.

Eta gailluan txanpon auekin

estuan ongi igurtzi.

Gero txanponok emeki,

ementxen limosnaz utzi...

 

— Ene alabatxo pirrin...

Ori «Garitsu»k esan din?

Bestera ere esaten zekin...

Ur-arrean gaiakin.

Demontre txepel Erregin...

Berea kentzen lan badin...!

 

Arratsaldeko elizkizuna,auen burutamen dago,

baitare aurrez egitekoak, ezin atseden luzaro...

Aurrak amagaz dendatxo barna, (len agindua itxaro.)

ta, gure Tomax, tartetxo ontan, Mezatxo bat utzi-edo...

 

Ikurratxoak paparrean-da, ostean zerbait antzeko,

txanpon batzuek or jalgi zaizko, ta ez utsean galtzeko...

Eliz-atera urbildutzea etzaie noski kalteko,

ordua baiñan zertxo leenago barnean toki artzeko.

 

T'artzain xuxenok nabarmen daude erromes denen artean,

aldiro zorrotz gora hegira, buru-makurka bestean.

Eliz-txokorik gordeenean, ta ez leenengo alkian,

Amaren babes, sentimen mintzoz, biotzak bete-betean...

 

Biotzez-biotz jardun da jardun,

banaketzea gaitza da,

ontan luzaro utzi eziñik

Ama onaren magala...

Noizbait ordea bidean gora

illuna urrean dala,

beingoz utzirik, ta ez betiko

Arantzazuren itzala...

 

...Izan ere zuk, bultza dindirriz kolko gordean

badezu zerbait, zuk Arantzazu, lur Santua!

Biguntasun uts, arnas xamurra barne-muean,

maitasunaren osin sakonak gaiñeztua...

 

Bare-bareki zerbait mugiraz arkaitz gorrian,

lurrak ozberoz arrotzen daron lurrin gisa.

Ta lurrin bera, ibarrak zear Euskalerrian,

zabaltzen dezu estalki bailitz Zeru-intza.

 

Lurrin epel-da, intz ezkoaren zorabiotan

lertzen diguzu biotz-ondoko azitxoak...

Sentimenaren ase eziaz jarriak ontan,

ezti likuraz, ao-itxian mututuak...!

 

 

 

© Martin Ugarte

 


"Jatorriaren errotik" orrialde nagusia

www.susa-literatura.eus