V

GAZTA-EGINTZA

 

IÑoiz ozkaka ariko zian,

ogi-zatixka biren erdian,

arturik gazta zatia.

Ao-sapaian jiraz maskaka,

jaki koipetsu auxen miazka...

Ain da bigun, da guzia... I

 

Nola egin den bai aldakizu,

ain biribil-da, leun, koipetsu,

ardien esnez ez-ezik?..

Ni lan auetan illun nengoan,

eta ozkaka jardun ondoan,

jakin-miÑikan eman dit.

 

Jakingo dezu, ta ez agian,

neronek ere ez-bai nekian

zenbait sorginkeri ditun.

Noizbait ordea, ala bear-ta,

aukera ori izan nuen-da,

nere begiz ikusi nun.

 

Ardi otsanak egun-mokotik

asitzen dire larre-muiñetik,

auka-mauka belarrean.

Aruntza irten, onuntza jira

beti mottoka goxonen bill,

egun osoajanean.

 

Larre-zaindiko kutsua bide,

urdail-naaskeraz onartzen zaie,

esnen biurtzen delarik.

Apar lodiko uats epela,

bearreneko gai au dutela,

au barik ez da gaztarik.

 

Esne-bilketa goiz-illuntzetan,

beazmuturraz pirrin-pirrinkan,

artzaiÑa pozez txistuka.

Ardiek orruz ausnar leloan,

jiraz ditula bere ondoan,

galtza zirdiei ozkaka.

 

Baitare badu tartean bakar,

begiek ernai, barnean sukar,

oinkadak zaintzen abilla.

Esne ttantto bi zima txaarretik,

pir-par aleak, ospel aldetik...

Neurriz geitzeko naaskiña!

 

Denak jaiztean bana-biñakan,

esku-zabalak ur-epeletan,

aurrena ongi garbitu.

Gero gaztaren mami ezean,

ez dedin noski jaten astean,

zikin-pixerrik arkitu.

 

Asun moltxoska irakazkian,

apatz solkona onen azpian,

eskuratua aurretik.

Atzemar-bete gatz ondarrean,

gatzagi-atal ongi berean,

ttantto batzuek gaiñetik.

 

Esnea mami jarri artean,

geldi-geldirik su-epelean,

zapi txuria estalki.

Sasoian jartzen dirauneraiño,

artzain goseai gelditzen zaio,

balurra austeko asti.

 

Gertu delarik mami egiña,

oso-osoan malatx ariña

jira-biraz naastu arte.

Bare-bareki gaindik artu-ta,

gatzur mamiek bitan banata,

esku-zabalak bitarte.

 

Gatzur-ondotik aldiz zatika,

aurrena txurka, emen zumitza,

apatzan ezpain gaiñean.

Eskuz jiraka, aldian sarri,

saiets aldera, iñoiz gain-azpi,

zerbait zapaldu artean.

 

Zati bat, eta gero bestea,

ondoren ontzi ondar guzia,

jasoko du zumitzera.

Biribilduaz leen zapal zena,

ta jarriko du azkenik dena,

zer nai neurri jakiñera.

 

Patxada guziz eskuz estutu,

ur-epeletan aldira sartu,

azala guri dezaten.

Itzebairikan balekar iñun,

beatz muturrez oiek atzimur,

gurigo geldi ditezen.

 

Iru-lau gazta goizeko esnez,

ta beste ainbat gero illuntzez,

jasoko ditu nola-nai.

Ontan arturik naiko astia,

eta arretaz baldin esnea,

sortzen bazaie ardiei.

 

Egin bakarra aski ez dala,

atzamar bete ondoren lana,

tajuz gorde nai baditu.

Ordu batzuek bear burrukan,

tankera onez azaltzekotan,

eze, bigun da koipetsu.

 

Leenen egunak gazta-arrian,

eunezko zapiz lotu gerrian,

aur jaio-berri irudi.

Zerbait legortuz jasoko dira,

gazta-ooletan zurrin gaiñera,

ukutu barik elkarri.

 

Egunan birriz zapiz aldatu,

ondoren uraz ongi garbitu,

len-bait-len legor ditezen.

Ontara, zerbait azaldutzean,

su-il motelez keetan itxian,

pixka-pixkana ondutzen.

 

Bai ote jaki gozoagorik,

ain arretatsu eskuz egiñik,

gure sukalde txokoan...?

Urbi-ko gazta denon ezagun,

zor zaikio-ta, jarri dezagun,

goien-goiengo mailloan...!

 

Esan lezake norbaitek noski:

«Ez nuka jan nai, naigo det utzi,

orrela egia bada...»

Arduratzeke jan dezakezu,

egi uts da-ta, sinistazazu,

jaki oberik ez dala!

 

Jakiñik nago artzain artean,

esakun utsa ipui antzean,

ao-belarri doana.

Dizudan arren etzaitez uxa,

antzian, baiñan gertatu gisa,

bein da birritan entzuna:

 

«Txori-mordoillo» Zegamakoa,

pipa-artzaille porrukatua,

ala bearrez mutilzar.

Gizarajoa nekatuxea,

ortzetan zula bere pipea,

gazta jasotzen ari zan.

 

Gabaren ordu astun aietan,

loa zirikaz be-puruetan...

Beretzat zeukan kaltea!

Ustekabean loak arturik,

erori zaio ezpaiñetatik,

maskaka zeron pipea...

 

Lokamuxetik esna zenean,

agian, zera, gazta mamian,

izkutaturik ondotxo.

Keean ametsik etzuen-eta,

Jesus batean gazta bilduta,

lotaratu zen larrixko.

 

Biaramona etzun ederra...

Ura zen ura, galdubearra...

Piparen aztarranik ez!

Aztartu arren ango baztarrak,

asun-ontzi ta irin ondarrak,

oitua etzen ganorez.

 

Santu entzunei oro erreguz,

eskeiñi bide agian erruz,

argizari ta olio...

Baiñan guzia alper izan zen,

pipa beiñipein etzen azaltzen...

Kukuak oker jo dio!...

 

Luze etzala, nori ta ari,

Arriola-ko alargunari,

gau artan egin zun gazta.

Ez samur, baiñan saldu bai zion,

sei eskatu, ta iru gutxigon,

ordu bi muskil jardun-da.

 

Andre gosea giliaz zegon,

ta egon eziñik ebaki zion,

bere biziko zatia.

Zer izango-ta, gaztan muiñean,

artean keetan, zegon moldean,

«Txori-mordoillo»n pipea!!

 

Geroztik kezkaz zegon atsoa,

patxada barik ernegatua,

odol irakunduekin.

Aste guzia etzen igaro,

«Txori-mordoillo» an zen berriro,

beste bakar batzuekin.

 

Atso jaikiak itoko zuan,

baiñan matasa berekin zeman

korapilloa zeukana...

Aurrena mintza zion goxoki,

zeman aundia gero saskitik,

leena ainbat bi zana!

 

— Zenbait bear dek? —Galdetzen dio—

Nor zen jakiñik, ta itz jario,

«Txori-mordoillok» gezurra.

—Neretzako dek. —Itz bakarrakin—

jabetu zaio gazta orrekin,

andre alargun zimurra.

 

— Txori ez baiñan... Txerri-mordoillo!

Izengoititzat egokiago,

izango zaik esatea!...

Lotsik bai aldek? Iguingarriok...

Zorrik ez diat!! Gaizki deritzok

leengoan ordain artzea?...

 

Etzen gelditu aldarte onez,

itz gogor aiek jalgi zitzonez,

atso makurran aotik.

Zergatik zion ez-bai zekian.

Artzaiak noski usteko zuan,

naastua zela burutik.

 

Zerbait esaten as zan baiña...

Mutilzarrari artuaz gaia,

etzion eman astirik.

Sua irudi, bere erion

pipa galdua atera zion,

gona beltzaren azpitik...!

 

— Ikusten aldek? Narrats alena...

Zertan sartu dek gaztan barrena,

astunago izan dedin?...

To, to, txondar au, beste bateko!

Gazta beiñipein, ez dek artuko...!

Ua, eure piparekin!!

 

Urbiko gaztak etxeratzeko,

t'ao-zabalik gelditutzeko,

arren, ez izan kezkarik...

Aita-dizudan itz attal auek,

eta antzeko beste batzuek,

ez dira ipui besterik!

 

 

 

© Martin Ugarte

 


"Jatorriaren errotik" orrialde nagusia

www.susa-literatura.eus