ITZ BI, SOIL-SOILIK

 

        Gaur, gaur bezela, artzantzaren aitamenak garrantzirik bai

aldu?

        Amartsu une dira, idurimen onekin nenbillela. Ezdakit nolatan jaio zitzaidan burutamen au. Gaztearoan artzantzan ibilliak zekarkidan noski, ta zugaitza gaztetatiko ezikeraren alderdira errotzen dan gisara, bai, ta ezaren gandu megatxa, gogoaren pilpirak-edo, noizbaitekoan urratu zidalarik, neurekixeko galderari erantzun baikorra eman.

        Eta gaur, bai aldu garrantzirik?

        Bai. Leen, orain, eta gero ere, izan du, ta izango, bere balioa.

        Ain zuzen ere, gure kondaira, ta bide batez, gure kulturaren leenen tentelak, artzantzaren barruti maxkarrean oiarrituak daude-ta.

        Onetxengaitik asi nintzan aldiro aapaldi bat-bi opilduaz, poema sail batera tolesten, eta onatx nun daukazun tarte-marteka landu aal izan detana. Zera, larre-sail, bizi-molde, oitura, ipui ta abar, artzantzaren kako-makorik garrantzikoenaz

amalau kantutan osatua.

        Aizkorri-ko mendaitzan errotua detalarik, ez dezu uste bear irakurle, artzantza Urbi-zelaian bakarrik dala. Urbiako  antzera, Aralarren, Gorbean da Andia-ko mendaitzean, edota, Auamendiko mendi-kateetan zear.

        Onetxengaitik adierazi nai dizut. Alegia, gure kondaira, ta kulturaren leendiko erroak, ez dirala mugatzen Auñamendiko edo Gorbeakoak diran, baizik eta, Euskal-mendietako artzantza giro oso-osoan baiño.

        Beraz, beste gabean asi zindeke orritik orrira atzimurka.  Nai badezu irakurriaz artu, nai badezu kantuz... Nola nai ere, nere gogo antzu onen betegarri ziake beiepein.

 

M. UGARTE

 

 

 

© Martin Ugarte

 


"Jatorriaren errotik" orrialde nagusia

www.susa-literatura.eus