ETA, ONGI ETORRI...

 

Bai, ongi etorri...

Nere uztaroko

bigarren ale eltzaka;

bigarren eskutada

urri.

 

Onenean, irriparrez

artua,

bear ba'da,

otzean

zapuztua;

izan indeke,

naiz-eta kantari

etorri.

 

Agian;

lenengo anai zazpikia,

erori uan

lastae antzuan;

biok izan zindezkete

seintasun etsian,

seaskide

berri...

 

Izango ote dek,

nork kulunka eragin

seaskari...?

 

EGILLEAK

 

 

 

© Martin Ugarte

 


"Jatorriaren errotik" orrialde nagusia

www.susa-literatura.eus