XXXI

 

        Platerori ura ematera juan naiz. Dena izarrez eta odol laino txuriz betetako gau bare barean oilategiko ixiltasunetatik entzuten da han goian txistu argi askoren etengabeko ealke ibiltze bat.

        Ahateak dira. Itsasoko ekaitzatik igeska lur barrenera dijuaz. Noizik behinka gu igo edo haiek jatxi izan ba lira bezala, beren hegalen, beren mokoen soinu ixilaguak entzuten dira.

        Orduetan eta orduetan txistuak pasatzen jarraituko dira buka gabeko iges-egite batean.

        Platerok noizik behin edateari uzten dio eta ni bezela mugagabeko bihotz antsi xamur batekin izarretaruntz jasotzen du bere burua.

 

 

 

© Juan Ramon Jimenez
© itzulpenarena: Emilio Mas

 


"Platero eta biok" orrialde nagusia

www.susa-literatura.eus