XXVIII

 

        Baratzatik etortzerakoan, Iturriko kalean barrena sartzen garela, lehenago hiru aldiz entzun genituen kanpaiak alaitzen dute beuren metalezko goi-soinujotze berritsuarekin herritxo zuria. Beuren ezkil-hotsa irauli eta irauli dabil etxafueteen txinpartadun burrunbatsuen eta txun-txun soinu dardartien artean.

        Kale txuritu eta ertz gorritu berria, berde antzean dago makalaz eta ihiaz jantzia. Leihoak damazko oihal gorriz, seda horiz eta erraso urdinez apainduak daude, eta, hilberrien bat duten etxeak, zinta beltzak dituen oihal txuriz. Azken etxeetan barrena, Arkupeko atzetik, geldi-geldi, ispiluetako Gurutzea agertzen da eta eguzki-sarrerako dir-diren artean kandela gorrien argia biltzen du. Prozesioa gure ondotik dihoa poliki. Oihal gorria, eta Erroke santua, ogilien zaindaria, opiltxo egin berriz zamaturik; oihal berdea, eta Telmo saindua, itsasgizonen zaindaria, idi paretxo bat daramala, eta bandera gehiago eta saindu gehiago eta gero Ana saindua Ama Birjinari irakasten, eta Jose saindua, hautsa kolorekoa, eta Sortzez Garbia, urdina... Azkenean, Guardia Zibilen artean (...)

 

 

 

 

© Juan Ramon Jimenez
© itzulpenarena: Emilio Mas

 


"Platero eta biok" orrialde nagusia

www.susa-literatura.eus