XXVII

 

        Eguerdian, Platero ikustera nihoanean, hamabietako eguzkiaren argi-frintza batek piztutzen du urrezko firril bat bere bizkarraren zilar gurian.

        Bere sabel pean, lur berdaxka ilunean barrena, teilatu zaharretik suzko ontza argiak euritan erortzen dira.

        Plateroren hanka artean etzanda dagoen Diana neregana dator dantzatuz eta, bere arrosazko mingainarekin nere ahoa milizkatu nahian, bere aurreko hankak bularrean jartzen dizkit.

        Majararen goien-goienean igota, ahuntzak ikusi nahi bizian begiratzen nau, emakumezko dotoretasunez bere buru mehe-leuna alde batera eta bestera mugituaz.

        Bitartean, ni sartu baino lehen, egun on emanez bizi diren arrantza egin zidan Platerok, gogor eta pozez batera, bere lokarria hautsi nahi du.

        Eguerdiko eguzkiaren urre pil dirdiratsua dakarren teilatuko leihoan barrena badihoa maite pake hartatik, argi-frintza batean gora, alditxo batez zerura.

        Gero, harri batera igota, begiratzen ditut alderdiak.

        Argitasun loretsu eta logalean mendi zelai berdeak igeri dabiltza, eta, harresi zatarrak inguratzen duen goi-urdin garbian kanpai bat, geldi eta goxoa, entzuten da.

 

 

 

© Juan Ramon Jimenez
© itzulpenarena: Emilio Mas

 


"Platero eta biok" orrialde nagusia

www.susa-literatura.eus