XVIII

 

        Hodei laino txuri haundien aurrean ageri zela, goiko burni-bidetik, ipar alderuntz iges egiten zuen tren beltz eta eguzkiz argitutako hartan zihoan argian emakume hura nora?.

        Ni behean nengoen zurekin, uztaz harrezkero sutako hautsaz burutzen zuen amapola-odol tantoz jositako ogi-hori-kilinkari soroan. Eta zeruzko lurrin lainotxoak —oroitzen zara?— alferrik deuseztasun aldera amilka zebiltzatela, denbo piska batean iluntzen zuten eguzkia eta loreak.

        Beltzez estalitako burutxo labur ile-argia! Leihatilako huts-arte iheskorrean zagola nere ametsen irudia bezala zen. Onenean berak pentsatzen zuen: «Zein ote dira beltzez jantzitako gizona eta zilarrezko astotxo hori?».

        Zein izan behar zuten ba! Zu eta ni... ezta Platero?

 

 

 

© Juan Ramon Jimenez
© itzulpenarena: Emilio Mas

 


"Platero eta biok" orrialde nagusia

www.susa-literatura.eus