XV

 

        Ondo moldatzen gara. Nik berari bere gogora joaten lagatzen diot eta berak nahi dudan tokira narama beti.

        Badaki Platerok Koronako pinura heldutakoan bere tronkora hurbildu, ura pailakatu eta bere egundalako buru hosto bakanean barrena zerura begiratzea gogoko dudala, badaki belar tartean iturri zaharrera dihoan bidexka atsegin zaidala, badaki, alderdi paregabe ezagun baten oroigarria zaidan pinuetako menditxotik ibaia ikustea jai bat bezala dela neretzat.

        Bere gainean, ajolik gabe, erdi-lotan gelditzekotan nere esnatzea holako ikusteko maitagarrien-batera zabaltzen da beti.

 

 

 

© Juan Ramon Jimenez
© itzulpenarena: Emilio Mas

 


"Platero eta biok" orrialde nagusia

www.susa-literatura.eus