IX

 

        Lepo soka askatuta, Platero zelaitxoko margarita bihotz-garbien artean pazkan ari dela, etzan naiz ni pinu baten pean, bide zorro mairutik liburu labur bat atera eta seinale batean irekiaz oihuka letzen hasi naiz:

 

        «Comme on voit sur la branche au mois de mai la rose

        en sa belle jeunesse, en sa première fleur,

        rendre le ciel jaloux de...

 

        Goian, azken adarretan, eguzkiak, tontor berde, maite-antsiatu guziaren antzera, urrezkoa egiten duen txoritxo arin bat txio-txio eta saltoka dabil. Txio-txio eta hegokaden artean, txoriak gosaltzen ari duen hazien hautsitzea aditzen da.

 

        ...jaloux de sa vive couleur...

 

        Ustekabean, nere sorbalda gainetik, gauza izugarri eta epel bat aurreratzen da branka bizi bat bezala. Platero dugu. Orfeoren liraz erakarrita nonbait nerekin letzera dator. Letzen dugu:

 

        ... vive couleaur,

        quand l'aube de ses pleurs au point du jour l'a...

 

        Baina, dirudienez, txoritxoak azkar jaten du, eta nota paltso batekin estaltzen du hitza.

        Ronsardek farra egin behar du noski Infernuan.

 

 

 

© Juan Ramon Jimenez
© itzulpenarena: Emilio Mas

 


"Platero eta biok" orrialde nagusia

www.susa-literatura.eus