VIII

 

        Bideko lore hau zer garbia den, Platero, eta zer polita! Bere ondotik sail guziak datozte —zezenak, ahuntzak, zaldikuak, gizonak— eta bera, hain xamurra eta debila, bere hesi goibel-tristean gelditzen da tente, malma eta dotore, inongo zikintasunez kutsutu gabe.

        Egunero, malda hasita, bide-xigorra hartzen dugunean, ikusi duzu bere toki

berdean.

        Gu hondoratzekoan —zergatik?— airatzen den txoritxo bat dauka edo; kopa bat bezala, udako hodei-laino baten ur garbiaz beterik dago edo; erlearen lapurtza edo pinpilinpauxa aldakor baten apaindura onartzen du edo.

        Lore hau egun gutxi biziko da, Platero. Bere oroitza hordia, betikotz eta bukagabea izan behar du. Zure udaberriaren egun bat, nere biziaren udaberria bezala izango da. Ai! Zer emango nezaioke udazkenari, Platero, lore zerutar honen

ordez, egunero, gure bizitzaren ikas-bide umila izan dedin?

 

 

 

© Juan Ramon Jimenez
© itzulpenarena: Emilio Mas

 


"Platero eta biok" orrialde nagusia

www.susa-literatura.eus