IV

 

        Gaua, orduko lainotsu eta morea, ba dator. Dir-dir gabeko argitasun urdinak eta berdeak irauten dute oraindik elizako kanpandorreen atzean. Bidea aldapa gora, itzalez, txintxerriz, belar prexko usaiez, nekez, kantuz eta irrikitasunez betea, dator.         Ustegabean, gizon ilun bat, txapela eta burnizko ezten batekin, bere arpegi itxusia, zigarrroaren argiaz, istante batean, gorrituta, ikatz zakuen galdutako txabola kaxkar batetik jaitsitzen zaigu. Platero izutzen da.

        —Ezer darkarzu?

        —Ikusi zazu... Pinpilinpauxa txuriak...

        Gizon hark saskian barrena bere eztena sartu nahi du, bainon nik galazten dut. Irekitzen dut saskia eta berak ez du ezer ikusten. Eta ametsezko janaria aurrera dihoa, argitsu eta arin, petxarik pagatu gabe.

 

 

 

© Juan Ramon Jimenez
© itzulpenarena: Emilio Mas

 


"Platero eta biok" orrialde nagusia

www.susa-literatura.eus