Juan Ramon Jimenez - Platero eta biok

 

I

 

        Platero tikia da, iletsua, leuna; kanpotik hain guria, esan liteke guzia algodoizkua dela, hezurrik gabea. Bere ikatz antzeko begietako ispiluak bakarrik dira gogorrak, kristal betzezko bi karrakaldoenb antzera.

        Askatuta utzitzen dutenean, zelaira dihoa eta bere muturraz, ia ukitu gabe, epel-epel pailakatzen ditu lore gorriak, zeruzkoak, horiak... «Platero?», deitzen diot goxo-goxo eta neregana dator, parrapata alaian, eztakit zer ametsezko txintxerri soinuz farra egingo balu bezela.

        Ematen diodan guzia jaten du. Gogozkoak ditu laranjak, ihintz antzeko moskatel-mahatsa, piku beltzak beuren kristalezko tanta beltzekin...

        Haur baten antzera xamur eta maitekoia da... baina harrizkoa balitz bezain gogor eta lehorra. Igandeetan, bere gainean, herrikoa zken kaleetan barrena nihoanean, mendiko gizonak, garbi-garbi jantziak eta mantsoak, begira geratzen zaizkio:

        —Badu altzairua...

        Badu altzairua. Altzairua eta ilargizko zilarra batera.

 

 

 

© Juan Ramon Jimenez
© itzulpenarena: Emilio Mas

 


"Platero eta biok" orrialde nagusia

www.susa-literatura.eus