XLVI

LOROA

 

        Nire adiskide sendatzaile prantzitarraren baratzean Platerokin eta loroarekin jokatzen ari ginala, emakume gazte bat heldu zan, nahastu ta lehiatsu, aldapa bera, guganaino. Heldu baino lehen, begi beltz larria niganaino aurreratuz, arren egin zidan:

        —Jauna, osalari hori al da hor?

        Ba-zetozan haren atzetik zenbait mutiko zatartsu, txiten-pitean, asnaska, bidean gota begi ratzen zutenak; azkenez, zenbait gizon, beste bat, zurbil eta eroria zekartenak. Doñanako anbarrean basahuntzak ehizatzen ari diran basa-ehiztari horietako bat zan. Suiskiloa, zamukasookaz lotutako suiskiloa oies, zahar bat, zapartatu zitzaion eta ehiztariak zartada beso batean zekarren.

        Nire adiskidea, maitasarrez, zaurituagana zan, ipini izan zizkioten piltzar batzu jaso zizkion, odola garbitu ta hezurrak eta erroak haztatzen ari izan zan. Noizean behin, niri so egin eta esaten zidan:

        —Ce n'est rien...

        Arratsaldea apaltzen zan. Urtoki, nahaslika, arrain usaina heltzen zan Huelva- aldetik... Laranxaondoek beren esmeralezko ehun-iletsuak biribiltzen zituten sartalde arrosa-antzekoaren gainean. Amañilili ubelska ta musker artean, loro orlegi ta gorria ba-zioan ta ba-zetorren bere begitxo biribilez guri kirik eginaz.

        Irten-negarrak eguzkiz betetzen nitzaien ehiztari gaisoari; batzutan oihu ito bat egiten zun. Eta loroak:

        —Ce n'est rien ...

        Nire adiskideak algadoiak eta lokarriak ipintzen zizkion zaurituari...

Eta gizagaxoak:

        —Ai ene!

        Eta loroak, amañililien artean:

        —Ce n'est rien... Ce n'est rien...

 

 

 

© Juan Ramon Jimenez
© itzulpenarena: Bingen Ametzaga

 


"Platero eta biok" orrialde nagusia

www.susa-literatura.eus