XXXI

AHATEAK IGAROTZEN

 

        Platerori ur ematera joan naiz. Dana hodei zurizko ta izarrezko gau garbian, txistu argizko tai gabeko igarotze bat entzuten da, han goian, barrio isiletik.

Ahateak dira. Lur zabalera dioaz, itsas-ekaitzetik igesi. Noizean behin, gu goratu ala haiek beheratu egin bai'ginan, haien hegalen, haien mokoen hots arinagoak entzuten dira...

        Ordu ta orduetan, txistuak igarotzen jarraituko dira, amai gabeko iges egite batean..

        Platerok, noiztanka edateari utzi ta burua izarretaruntz goititzen du, nik bezela, herrimin samur amaigabe batekin...

 

 

 

© Juan Ramon Jimenez
© itzulpenarena: Bingen Ametzaga

 


"Platero eta biok" orrialde nagusia

www.susa-literatura.eus