XXVII

UKUILUA

 

        Eguerdian, Platero ikustera noanean, hamabietako eguzkiaren izpi garden batek, urrezko orin haundi bat piztutzen du, haren gailurraren zilar biguinean. Haren sabel pean, lurgain ilun, ezbaiko muskerrean barna, sapai zaharrari suzko txintxin argiak darizkiola.

        Plateroren hankaen artean etzanik dagon Diana, ba-datorkit dantzatuz eta eskuak bularrean ezartzen dizkit, bere arrosazko mingainaz ahoa milikatu nahi didalarik. Ganbela goienera igota, ahuntzak buru mehea alde batera ta bestera malgutuz, emakumezko pinpirintasunaz, so egiten dit, jakinahi. Bitartean, ni sartu orduko Platerok arrantza goratu batekin niri agur egin eta bere lokarria eten nahi du, gogor ta pozik, batean.

        Gingaren uztargizko altxorra dakarren argibidean zehar, ba-noa lipar batez, eguzki-izpian gora, idilio artatik. Gero, harri batera igo ta landa begiratzen dut.

Ageri muskerra sutargi loretsu ta logalean igeri egiten du ta harresi zatarrak laukitzen dun urdin garbian, joale batek jotzen du, baldan eta eztiki.

 

 

 

© Juan Ramon Jimenez
© itzulpenarena: Bingen Ametzaga

 


"Platero eta biok" orrialde nagusia

www.susa-literatura.eus