XVIII

NO TA GU

 

        Platero; no ba-zianan, noski —nora?— hodeitzar zurien gainean marrazturik, burnibide goitik, iparralderuntz iges egiten zian orgadi beltz, buztan-ikara hartan.

        Ni behean nengon hirekin, urdamutur odol tantaz josiriko galtsoro hori ta kulunkarian, uztailak harrezkero hausterrez buruntzatzen ziana. Ta lurrin oztinezko hodeitxoek —oroitzen al aiz?—eguzkia ta liliak goibeltzen zizkiaten une batez, alperrik hutseruntz pirrilaka...

        Beltzez estali buruño ilegorria! Leihatilako uztai igeskorrean ameskeriaren irudia bezela ukan.

        —Nortzu ote ditiagu jantzi beltzeko gizon hori ta zilarrezko astotxo hori? ba-zegokan, apika.

        Nor izango, ba? Gu..., ezta, Platero?

 

 

 

© Juan Ramon Jimenez
© itzulpenarena: Bingen Ametzaga

 


"Platero eta biok" orrialde nagusia

www.susa-literatura.eus